XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katalunia: Independienteen Asamblea abstentzioaren alde.

BARTZELONA (Europa Press).

- Joan den igandean, Kataluniako eskualde guztietako Asamblea de Independientes de Catalunyako (AIC) jendea bildu zen, referendumari buruz nola jokatu behar zen ikusteko.

Gehiengoak hauxe erabaki zuen, alegia, kide guztien askatasuna errespetatzea eta abstentzioa gomendatzea.

Bilerakoan, zenbait puntu salatzea erabaki zen: Botere publikoak nabarmen agertu dira baiaren alde, honela herria horretara bultzatuz; herritarrak botatzera gonbidatu behar ziren, bakoitzak bere gogora eta gustora botoa emateko; Estatutoaren egiazko mamiaz ez zaio ezertxo ere esan herriari; ez zaio referendumaren balioaz hitzegin; 32. urteko Estatutoa onartua izan zela eta, besterik gabe, oraingo Estatuto mottel, gatzik gabekoa onarterazi nahi zaio herriari, jakinik, gainera, puntu gehienetan, gerora ere, Madrilen peko egon beharko dela; Parlamentuan parterik ez duten mugimendu eta partiduek ezin dezakete parterik har kanpainan, ez boto egunean botoak kontatzeko behar litzatekeen kontrolean.

Honexegatik, diote independistek. kide guztien borondate on borondatetsua errespetatuz, AIC-ren gehiengoak abstentzioaren alde dagoela adierazi nahi du; bidebatez, Paisos Catalans guztien askatasun nazional osoa lortu arte, burrukan egiteko gogoa azaltzen du partiduaren gehiengoak.

Baiaren aldeko ekintza.

Kataluniak behin eman dio botoa bere Estatutuari; hau izan dadila emango dion azkenekoa esan zuen igandean Bartzelonako alkateak.

Narcís Serra sozialista da hiriburuko alkatea, eta Barcelona dice sí al Estatutari buruz egin zen jaialdian esan zituen hitz horiek.

Plaza de Cataluña deritzon plazan egin zen jaialdia.

Milaka pertsona bildu zen ingurura.

Jaialdian zenbait kantarik eta Udaleko ordezkarik hartu zuten parte.

Hauek izan ziren kantariak: Guillermina Motta, Ovidi Montllor, Marina Rosell, Gato Pérez, Nuria Feliú, Lole y Manuel eta La Trastienda.